Menu Content/Inhalt
Hasierako orria arrow Zer egiten dugu?
Zer egiten dugu? PDF Inprimatu E-posta
LAN ILDOAK

1. Ikerketa-proiektu orokorra

  • Gaur egungo eredu demokratikoak krisian daudela, oinarrizko ikerkuntzak demokrazia partehartzailearen testuinguru teorikoa lantzea du helburu, eta demokrazia partehartzailearen bidez demokrazia ordezkatzailea osatu, errotu eta indartu egiten den ideia du ardatz. Besteak beste, UPV-EHUko Ikerkuntzarako Errektoreordetzak finantzaturik, hiritarren parte-hartzeak udal esparruko politika publikoak erabakitzerakoan eta martxan jartzerakoan nolako formula, modu eta prozesuak izan ditzakeen aztertzen du oinarrizko ikerkuntzak. Bereziki udal esparruan jardun arren, ez da lantzen duen eremu bakarra. Euskal Herriko demokraziaren partehartzea baloratuko duen diagnostikoa egitea du azken helburu. Helmuga hori jarrita, Euskal Herriko esperientzia partehartzaileen mapa gauzatzen ari gara orain eta Estatuko, Europako eta Amerikako prozesu homologoekin alderatzen.    
  • Aurreko puntuan aipatutako lana ikerkuntza aplikatuarekin osatzen da, Euskal Herriko udal esparruko eta udalaz gaineko eremuko demokrazia partehartzailean sakontzeko alternatibak eta proposamenak lantze aldera.