Menu Content/Inhalt
Hasierako orria arrow Masterra
Masterra PDF Inprimatu E-posta
Partaideei prozesu parte-hartzaileetarako monitorizazioan eta dinamizazioan formazio osoa eskeintzea da,  graduondoko ikastaro honen helburua.  Hori dela eta, bereziki, administrazio publikoaren arduradunei (politikariak eta teknikariak), herri mugimenduko kideei (elkarte eta gizarte taldeen ordezkariei), enpresetako kideei (enpresari-taldeak, kooperatibak, aholkulari-enpresen teknikariak) eta hezkuntza munduko partaidei  (hirugarren zikloko ikasleak) zuzentzen zaie masterra.

Ikastaro honetan hiru dimentsio oso zehatz agertuko dira. Lehenengoan, demokraziaren egungo arazoei buruz, eta gure ingurune hurbilean dauden aktore-sareei eta egitura instituzionalei buruz, hainbat elementu teoriko landuko dira. Bigarrenean, metodologiaren ikuspegitik, prozesu parte-hartzaileak abian jartzeko baliabideak, dinamikak eta metodologiak aztertuko  dira. Halaber, dimentsio hau,  mundu, estatu eta gure herri mailan esanguratsuak diren esperientzia batzuren azalpenarekin osatuko da. Bukatzeko, praktika parte-hartzaileak egitea proposatzen da, emandako ezagupenak adibide zehatzetan aplikagarriak izateko.